Esnatu ala hil : euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan
Goikoetxea Etxeberria, Garikoitz / Iurrebaso Biteri, Iñaki
22€
- Editorial: Elkar
- Ubicación en la feria: Artekale 074-081; Barrenkale 059; Musikaren plaza 062-068
Descripción
Noraez moduko bat sumatzen da euskalgintzan azken urteotan: euskararen indarberritze-prozesuak beste bultzada bat behar duela, baina zantzu gutxi dago urratsak non-nola egin. Badira esaten dutenak euskararen aldeko grina moteldu egin dela, lo antzean dagoela. Etsipen edo ilunaldi bat ere badago: azken hamarkadetan egindako ahaleginak ez duela ekarri espero izandako –edo amestutako– emaitzarik, batez ere erabilerari dagokionez. Aldartearen edo autoestimuaren ikuspegitik, ez dira euskalgintzaren garairik distiratsuenak. Esnatze baten premia agerikoa da: astindu bat, urrats handiagoak, bestelako lan-ildoak. Orain artekoarekin honaino iritsi gara; aurrera egiteko, hori baino gehiago behar da. Nola ari gara? Norantz ari gara? Sarritan, iritzi-uste hutsetan oinarritutako balorazioak egin ohi dira euskararen egoerari buruz, norbere sentsazioei soilik erreparatuta. Horiek gutxietsi gabe, baina, euskararen etorkizuneko indarberritze-prozesua irudikatzeko, ezinbestekoa da egoerari eta bilakaerari buruzko oinarri sendoa izatea, zer gertatzen ari den ondo ikustea. Euskararen indarberritze-prozesuaren momentu giltzarri honetan, hizkuntza-larrialdiaz eta euskararen bidegurutzeaz hainbeste hitz egiten den garaiotan, ekarpen bat egin nahi du liburu honek: beste betaurreko batzuekin begiratu nahi diogu euskararen egoerari, ikuspegi demolinguistikoan oinarrituz eta hizkuntzaren osasunari buruzko aldagai nagusiak aztertuz. Datozen hamarkadetako bidea irudikatzeko, ezinbestekoa da begiak irekitzea: euskararen bilakaera eta egoera zein diren ohartzea. Euskararen biharko ametsak esnatzea eskatzen baitu gaur. Horretarako helduleku izan nahi du liburu honek: begirada argitzeko tresna.
Más información
- Año: 2025
- ISBN: 978-84-1360-565-4
- Colección: Eztabaida
- Euskarria: Liburua
- Sailkapena: Lengua. lingüística y crítica literaria
Más Lengua. lingüística y crítica literaria
Ahotsak gorpuztuz : euskal emakumezkoen literatura (1970-1985)
Kortazar Uriarte, Jon
14€
Antzinaroko euskal sustraiko jende izenak : hegoaldea
Zaldua, Luis Mari
18€
Banabil A1 : ikaslearen liburua
Zenbait egile
28.2€
Banabil A1 : lan-koadernoa
Zenbait egile
23.2€
Denboraren gurpilean
Zenbait egile
22€