Sakelako bihotzak
Apella Santamaria, Julen
22.5€
- Editorial: Elkar
- Ubicación en la feria: Artekale 074-081; Barrenkale 059; Musikaren plaza 062-068
Descripción
Egungo nobela bat egungo gazteriaz, milurte berriarekin bateratsu jaiotakoen Z belaunaldiaz: haien musika eta solasak, haien amodio eta denbora-pasak, haien beldurrak eta ametsak, haien parrandak eta manifak. Iniziazio-nobela bat ondu du Julen Apellak Augustin Zubikarai bekaren laguntzaz idatzitako bere estreinako narratiba-lanean, adiskide-talde bateko kideen ibilerak kontatuz, asperdura noragabearen eta bizi-minaren eferbeszentzia artean mugitzen direnak tabernetan nahiz ikasle-pisuetan. Garai baten kronika eta lagunarte baten erretratua, umore eta drama ukituak konbinatuz hainbat gairi buruzko hausnarketa dakarrena: inozentziaren galera eta identitatearen eraikuntza, gaztaroaren bitalismoa eta helduaroko erronkekiko ezinegona.
Más información
- Año: 2025
- ISBN: 978-84-1360-520-3
- Colección: Literatura
- Euskarria: Liburua
- Sailkapena: Literatura: Narrativa (novela y cuento)