Kilimak 5 : koaderno jostagarria (10-11 urte)
Zenbait egile / Lotura Films
14€
- Editorial: Ikaselkar
- Ubicación en la feria: Artekale 067
Descripción
Kilimak 10-11 urte bitarteko haurrentzako jolasteko koaderno bat da, ikasturtean zehar landutako gaietan sakontzeko aukera eskaintzen duena: matematika, naturaren eta gizatearen zientziak, eta hizkuntza modu ludiko batean garatzeko balio dezake. Hori guztia euskara eta euskal testuingurua oinarri hartuta. Koadernoa lau ataletan banatuta dago, eta atal bakoitzak gai bat du ardatz. Hauek dira koaderno honetako lau gaiak: 1- Nire gorputzean bizi naiz (dantza, norbere gorputzaren ezagutza eta kontzepzioa) 2- Bene-benetan, katua berbetan (animaliak, gizaki eta animalien arteko harremana, animaliekiko tratu txarrak) 3- 1, 2, 3… dzanga! (itsasoa, surfa) 4- Ba al dabil hor inor? (espazioa, estralurtarrak) Atal horietako bakoitzean, honako jarduera hauek topa daitezke: • 2 orrialdeko komiki bat, pertsonaia protagonisten bidez gaian murgiltzen gaituena. • "Sortu zure komikia", komikiak pausoz pauso sortzen ikasteko. • Elkarrizketa (lau orrialde): atal bakoitzean gaian aditua den pertsona edo pertsonei egindako elkarrizketa. • Jarduerak, jolasak, denborapasak, marrazketa, eskulanak, esperimentuak. • Gaian sakontzeko webguneen erreferentziak. • Irakurgai-gomendioak. Koadernoan zehar QR kodeen bitartez ikus-entzunezko euskarriak erantsi dira, ataletako informazioa osatzeko. Koadernoaren amaieran, txantiloiak eta erantzunak daude.
Más información
- Año: 2025
- ISBN: 978-84-18978-56-2
- Colección: Kilimak
- Euskarria: Liburua
- Sailkapena: Literatura infantil y juvenil: 10-12 años
Más Literatura infantil y juvenil
Anna Kopek eta ezpata bikingoa
Larrageta, Haritz
15€
Arrakastaren bila
Gallastegi Zendegi, Lur
12.9€
Asfaltoaren azpian, lorea
Rodríguez Suárez, Mónica
18€
Bambulo : Ternuako penak
Atxaga, Bernardo
14€
Beluga operazioa : 3000 balearen salbatze harrigarria Artikoan
Castro, Ángela
21€