56. Durangoko Azokan izen-emateko epea zabalik

56. Durangoko Azokako izen-ematea gaur zabaldu da irailaren 19ra bitartean, durangokoazoka.eus webgunetik egin daiteke eskaera.

56. Durangoko Azokan izen-emateko epea zabalik

56. Durangoko Azokako izen-ematea gaur zabaldu da. Kulturaren plazan parte hartu nahi duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile nahiz autoekoizleek irailaren 19ra bitartean dute horretarako epea eta durangokoazoka.eus webgunetik egin dezakete eskaera.

 

Abenduaren 3tik 8ra ospatuko den edizio berri hau erronkaz beterik dator. Aurrez-aurreko Azoka baten aldeko apustua egingo du Gerediaga Elkarteak, Landakon erakusmahaiak jarriz, bisitariak gonbidatuz eta urteroko sortzaile eta kulturzaleen arteko harremanak berreskuratuz, beti ere  momentuko osasun neurrietara egokituz eta segurtasuna bermatuz. 

 

Baina horrez gain, iazko online salmentaren arrakasta ikusita, eta aforoa mugatua izan beharko denaren jakitun,  online dendari ere eustea erabaki dute, parte-hartzaileei salmentarako aukera gehiago eskainiz eta bertaratu ezin diren kulturzaleei ere erosketa ahalbidetuz. Beraz, aurten erakusmahaia alokatzen duten eragile guztiek, modu presentzial eta digitalean hartuko dute parte Durangoko Azokan

Azokako ARAUDIA eta TARIFAK  izena eman aurretik kontsultatu ditzakezu

Izena emateko egin KLIK

27 aurkezpenen zerrenda kontsultatzeko: Zu non, han DA!