Izen-emateak

Durangoko Azokan parte hartzeko aukera guztiak biltzen dituen atala. Erakusketari, sortzaile, profesional, ikasle zein kultur eragileentzako izen-emateak modu errazean kudeatzeko gunea.

Azokan saltzaile-erakusle modura

Azokan saltzaile-erakusle modura

Landako Gunean erakusmahaia izateko eta argitalpenak, diskoak edo bestelako kultur produktuak publikoari aurkezteko eta saltzeko izen-ematea. Azokaren plaza nagusian parte hartzeko aukera.

Eman izena
Egitarauan sortzaile modura

Egitarauan sortzaile modura

Programazioaren parte izan nahi duten sortzaileentzako deialdia. Liburu eta disko aurkezpenak, ikus-entzunezkoak, antzerki emanaldiak, podcastak eta bestelako kultur proposamenak aurkezteko bidea.

Eman izena
Zu non han DA!

Zu non han DA!

Durangoko Azokan aurkezturiko nobedadeak Euskal Herriko liburu-dendatara eramaten dituen ekimena. Aurkezpenen bidez, herritarren eta idazleen arteko topaketak sustatzen ditu Durangoko Azokaren bueltan.

Eman izena
DA!pro

DA!pro

Kultur sektoreko profesionalen topagunea. Sortzaileak, programatzaileak, ekoizleak eta kultur eragileak harremanetan jartzeko, lankidetzak sustatzeko eta proiektu berriak ezagutzeko espazioa.

Eman izena
Ikasle goiza

Ikasle goiza

Ikasleei eta hezkuntza komunitateari zuzendutako egitarau berezia. Euskal kultura gazteengana hurbiltzeko eta Durangoko Azokaren esperientzia hezkuntza ikuspegitik bizitzeko aukera eskaintzen du.

Eman izena