Durangoko azoka

Liburu, disko eta bestelako produktuen azoka Landako Gunean kokatzen da.

Argitaletxeek, disketxeek, eragileek eta autoekoizleek azokan parte hartzeko aukera dute. Erakusmahaiak alokatzeko bete beharreko araudia kontsultagai dago.

Araudia jaitsi

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka

Durangoko lehenengo Euskal Liburu eta Disko Azoka 1965ean egin zen, Andra Mariko elizpean. Abenduan ez ezik, azaroaren 1ean ere bai, Domu Santu egunez. Sortu berri zen Gerediaga Elkarteak antolatu zituen ekitaldien artean lehenengoetarikoa izan zen. Frankismoaren diktadurapean azoka hark helburu nagusi eta argia zuen: Euskal Herriko liburugintza eta diskogintzaren ekoizpena ezagutzera ematea.

Elizpean baserritarren merkatua izaten zen larunbat goizetan, eta lehenengo urte hartan ere goizez ohiko merkatua egin zen. Arratsalderako, bizpahiru orduko lanen ondoren, prest zegoen liburuen eta diskoen azoka. 19 erakusle eduki zituen lehen edizioak.

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka
Gerediaga Elkartea

Gerediaga Elkartea

1965. urtean sortu zenetik Durangaldearen alde lan egiten duen elkartea da. Durangoko Azokaren antolatzaile nagusia da, eta antolaketa taldera batutako beste elkarte, erakunde eta taldeen koordinatzailea ere bai.

Izan eta eragin lemari jarraituta, Durangaldeko kultura, historia eta ondarea zabaltzeko lan egin gura du, gizarteari eta euskal kulturari ekarpena egiteko.

Eskualdeaz arduratzeaz gainera, euskal kulturgintzak leku garrantzitsua izan du elkartearen ibilbidean. Era horretan, gaur egun Euskal Herriko kultur ekintza garrantzitsuenetakoa bihurtu den Durangoko Azoka antolatzeari ekin zion sorreratik.

Gerediaga.eus

Babesleak