58. Durangoko Azokan erakusmahaia jartzeko inskripzioa hasi da
Aurtengo edizioa abenduaren 6tik 10era izango da. Sortzaileen eta kulturzaleen topaleku bilakatuko da bost egunez.
Interesdunek webgune honetan bertan egin beharko dute inskripzioa, izen emateei eskainitako atal berezian. Irailaren 30era arteko epea izango dute horretarako.
Bost egunez, euskal kultura erdigunean
Erakusmahaien inskripzioa zabalduta, Durangoko Azokaren antolaketa martxan da. Sortzaileen eta kulturzaleen topaleku bilakatuko da bost egunez, euskal kultura erdigunean kokatuz. Sortzaileen lanak gertutik ezagutu, nobedadeak eskuratu, atzeragoko ekoizpenetan arakatu eta kultur giro bizi batez gozatzeko aukera izango dute Durangora etorriko direnek.
Abenduaren 6tik 10era, euskal kulturaren plazan ikusiko dugu elkar.
27 aurkezpenen zerrenda kontsultatzeko: Zu non, han DA!