60. Durangoko Azokan parte hartzeko aukera zabalik dago erakusleentzat
Azokan parte hartu gura duten erakusleek irailaren 30era arteko epea izango dute izena emateko.
Ohi denez, aurrerago beste zenbait inskripzio ipiniko dira martxan; besteak beste, egitaraurako proposamenak egiteko eta ikasle goizean parte hartzeko. Aurrerago emango da horren inguruko informazio zehatza.
60. aldia izango da azokarentzat eta, urtemuga bezala, edizio borobila izateko lanean hasita dago Gerediaga elkarteko lan-taldea. Landako Gunean urteko sortzaileen nobedadeak ikusgai izango dira, eta horiek jendaurrean aurkezteko ekitaldi ugari ere antolatuko dira gunez gune. Izan ere, azokatik haragoko ekitaldi anitza izango da beste behin.
Abenduaren 5etik 8ra, kulturaz gozatzeko elkargune izango da Durangoko Azoka.
27 aurkezpenen zerrenda kontsultatzeko: Zu non, han DA!