BaDA!bil 03x02: Lehiaren kultura, kulturaren lehia

Durangoko Azoka eta EITBren elkarlanetik jaio den bideopodcastaren hirugarren denboraldia martxan da. Hemen bigarren atala ikusgai. Oihana Arana, Danele Sarriugarte eta Mikel Ayllon sortzaileak izan dira gonbidatuak.

BaDA!bil 03x02: Lehiaren kultura, kulturaren lehia

Galdera horiek erantzuten saiatuko da atal honetako hirukotea. Bertsolaritza izango da agian lehia modu esplizituenean bizi duen disziplina, ondo daki Oihana Arana bertsolari eta idazle eskoriatzarrak. Baina azken urteetan gaiari itzuli bat ematen saiatu dira Señora sariketan. Idazlea eta itzultzailea da Danele Sarriugarte elgoibartarra. “Beste zerbait” izeneko eleberri mutantea argitaratu berri du, haren ibilbideko hirugarrena. Mikel Ayllon laudiotarra ere idazle eta itzultzailea da. Besteak beste, Urruzuno literatur-lehiaketako egonaldien koordinatzailea ere bada. Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren.

27 aurkezpenen zerrenda kontsultatzeko: Zu non, han DA!