BaDA!bil 2x01: Sortu, baina nola?
Durangoko Azoka eta EITBren arteko elkarlanetik datorren podkastak bigarren deboraldia hasi du, eta hauxe da lehenengo atala. Artistek bizi duten sortze prozesua aztertu dute solasaldian.
Sormen prozesuek berebiziko garrantzia dute egileengan, eta horri ere erreparatu behar genion mahai buelta honetan. Diziplina desberdinetako hiru sortzaile gonbidatu ditugu. Maite Arroitajauregi eibartarra musikaria da. Mursego izenpean hamaika lan egin ditu eta azken urteetan, horrez gain, ikus-entzunezkoetarako soinu bandak ere egiten dihardu. Bermeotarra da Xabi Ojinaga. Arriguri ekoiztetxeko kidea da eta ikus entzunezkoetan zuzendari zein gidoigile lanetan aritzen da. Hirukotea osatzeko Idoia Tapia iruindarra. Musikariaz gain, aktorea ere bada eta Alter Nation izeneko proiektu pertsonal baten sorkuntza prozesu betean harrapatu dugu. Eta beste denboraldi batez, anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren.
27 aurkezpenen zerrenda kontsultatzeko: Zu non, han DA!