BaDA!bil 2x02: Nork-Nori-Zer eta nola: euskal kultur transmisioa eztabaidan
BaDA!bil podkastaren denboraldi berriko bigarren atala ikusgai dago. Oraingoan, gure gonbidatuek kultur transmisioa hartu dute ardatz solasaldirako.
Galdera horien eta gehiagoren bueltan aritu dira atal honetako hiru gonbidatuak. Beñat Rodrigo, Kiliki Frexko, musikari iruindarra Chill Mafia taldeko abeslaria eta taldeko aurpegi ezagunenetakoa da. Iratxe Retolaza donostiarrak ikerketa eta hezkuntza uztartu izan ditu. UEUko kidea da eta azken urteetan, besteak beste, kultur transmisioaren gaiak presentzia handia izan du bere jardunean. Kike Amonarriz soziolinguista eta dibulgatzaile tolosarra. Euskararen eta euskal kulturaren transmisioaren aldeko hainbat proiektutan ikus dezakegu. Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren.
BaDA!bil bideo-podcasta Hiru Damatxok ekoitzi du EITB Podkasterako, Durangoko Azokarekin elkarlanean.
27 aurkezpenen zerrenda kontsultatzeko: Zu non, han DA!