BaDA!bil 2x03: Nola biziraun dezakegu euskal kultur sokuntzan?
Itxaro Borda, Gotzon Barandiaran eta Olatz Salvador dira podkasteko hirugarren ataleko artista gonbidatuak, Amets Aranguren bidelagun dutela.
Itxaro Borda idazle baionarra da. Ibilbide luzea du Bordak: eleberriak, nobelak, olerki bildumak, saiakerak eta bi disko liburu ere grabatu ditu. Gotzon Barandiaran kultur munduan hamaika lanetan aritu izan da, eta dabil. Literaturan egindako lanaz gain, musikaren arloarekin ere harreman handia du idazle larrabetzuarrak. Olatz Salvador musikari eta kantautore donostiarra da. Urteak igaro dira Salvador oholtza gainera lehen aldiz igo zenetik. 2024ko Udazkenean argitaratu du "Zainak eman", bere azken lana. Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren.
27 aurkezpenen zerrenda kontsultatzeko: Zu non, han DA!