BaDA!bil 2x05| Adimen artifiziala: elefantea gelan

Ainara Azpiazu, Beñat Erezuma eta Ines Osinaga dira bosgarren ataldeko sortzaile gonbidatuak. Amets Arangurenek gidatuta, adimen artifizialaz jardun dute solasean.

BaDA!bil 2x05| Adimen artifiziala: elefantea gelan

Ainara Azpiazu, Axpi, ilustratzaile, komikigile eta muralgile hernaniarra da. Urteak dira irudigintza ofizio bilakatu zuela, eta hamaika lan egin ditu ordutik. Beñat Erezuma ingeniari eta irakasle getxoztarra adimen artifizialean ditua da. Hezkuntza Berrikuntzako aholkularia da eta 2021 urtean adimen artifizialarekin sortutako "Artiadi" olerki liburua argitaratu zuen. Arrasatearra da Ines Osinaga musikaria. Azken urteetan #itsasoadabidebakarra emankizunekin ibili da, eta dabil, beste hainbat sortzailerekin batera. Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren. BaDA!bil bideopodcasta Hiru Damatxok ekoitzi du EITB Podkasterako, Durangoko Azokarekin elkarlanean.

Azken atala, Durangoko Azokan bertan

Podkastaren bigarren denboraldiak sei kapitulu izango ditu, eta azken solasaldia Durangoko Azokan bertan egingo da, jendaurrean, abenduaren 8an. 11:00etan hasiko da Landako Guneko areto nagusian, Talaian. Bertan, Amancay Gaztañaga, Beñat Sarasola eta Idoia Asurmendi izango dira azken gonbidatuak, hor ere Amets Aranguren bidelagun dutela. Besteak beste, Durangoko Azokak euskal kulturan duen eraginaz gogoeta egingo dute, eta podkastaren aurreko ataletan gainerako sortzaileek plazaraturiko galderak ere erantzungo dituzte.

27 aurkezpenen zerrenda kontsultatzeko: Zu non, han DA!