BaDA!bil 2x06: Zuzenekoa Durangoko Azokan
Amancay Gaztañaga, Beñat Sarasola eta Idoia Asurmendi sortzaileak izan dira azken ataleko gonbidatuak. Durangoko Azokan bertan egin dute solasaldia.
Amancay Gaztañaga Zestoarra. Urteak dira oholtza gainean dabilela. Momentu honetan "Renata" lanaren sormen prozesuan dabil eta aurtengo Azokara "Martin Martina" trilogiaren lehen bi liburuak ekarri ditu. Beñat Sarasola donostiarra, literaturaren bueltan ibiltzen da kultur kritikari, itzultzaile, editore edota idazle lanetan. Bere bigarren eleberria argitaratu du 2024an: "Coca-cola bat zurekin". Idoia Asurmendi aramaioarrarentzat ere ez da lehenengo Azoka. 2021ean aurkeztu zuen bere lehenengo diskoa eta 2024an atera du "De amar y desandar" diskoa. Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren. BaDA!bil bideo-podcasta Hiru Damatxok ekoitzi du EITB Podkastentzat, Durangoko Azokarekin elkarlanean.
27 aurkezpenen zerrenda kontsultatzeko: Zu non, han DA!