BaDAbil podkastaren bigarren denboraldia hastera doa

Kulturaren ertz ugariak aztertuko ditu Durangoko Azokak eta EITBk sorturiko podkastak. Bihar sareratuko da lehenengo atala.

BaDAbil podkastaren bigarren denboraldia hastera doa

Sei atal eta hamaika kontu eskainiko ditu BaDAbil podkastak. Gainera, atal horietako azkena Durangoko Azokan bertan garatuko da, zuzenean. Durangoko Azokaren eta EITBren arteko elkarlanetik jaio zen iaz eta, beraz, aurtengoa bigarren denboraldia izango da. Hiru Damatxo ekoiztetxea arduratu da grabaketez eta produkzioaz. 

Gaurko honetan, podkastaren teaserra aurkeztera gatoz. Atal guztiak EITBpodkast atarian, EITBren youtubeko kanalean eta webgune honetan egongo dira ikusgai, eta bihar ikusiko du argia lehenak. Bertan, Maite Arroitajauregi, Idoia Tapia eta Xabi Ojinaga ariko dira solasean Amets Arangurenekin. Bihartik aurrera, asteartero sareratuko dira atalak, azoka heldu bitartean.

Hartzea ematea denez, hartu nahi beste!

27 aurkezpenen zerrenda kontsultatzeko: Zu non, han DA!