DA! PRO topaketa emankorra izan da, 18 artista eta 40 programatzaileren partaidetzarekin

Aste honetan DA! PRO topaketaren seigarren edizioa garatu da Durangon.

DA! PRO topaketa emankorra izan da, 18 artista eta 40 programatzaileren partaidetzarekin

Asteartean, hilaren 26an, Bizenta Mogel bibliotekan zortzi proposamen aurkeztu zituzten hamar programatzaileren aurrean. Batzuek musikarekin lagundu zuten aurkezpena, beste zenbaitek antzerki pieza laburrekin… Berbaro elkarteko Itxasne Arabiourrutiaren arabera, “horrelako topaketak behar-beharrezkoak” direla aipatu zuten partaideek amaieran. 

Musikaren txanda asteazkenean, hilak 27, heldu zen Plateruenean. Hamar musika talde igo ziren oholtzara, horietako hainbat gazteak, eta emanaldiak 30 programatzailek jarraitu zituzten, bertatik bertara. Hain justu, nabarmentzekoa da inoiz baino programatzaile gehiagok parte hartu duela. Musika Bulegoko Ruth Manzanoren esanetan, lehenengo lankidetzak sortu ziren asteazkenean. “Badakigu sortzaileen eta programatzaileen artean elkarrizketak egon zirela, eta datorren urtera begira zenbait kontratu zarratu zirela. Argi dago kontratazioak bultzatzeko balio duela topaketak”, azaldu du Manzanok. Horrez gainera, Amorebieta-Etxanon urtarrilaren 25an ospatuko den MusikaGaz Fest jaialdirako taldeak ere topaketako partaiden artean hautatuko dituzte.


 

27 aurkezpenen zerrenda kontsultatzeko: Zu non, han DA!