Durangoko Azokari buruzko jolas berezia, Egunean Behin lehiaketan
Bihartik abenduaren 2ra bitartean, azokarekin loturiko galderak egingo dituzte aplikazioan. Partaide guztien artean zozketa bat egingo da.
Parte hartu gura dutenek, aplikazioko talde berezira gehitzea beharrezkoa izango dute, DAZOKA giltza erabiliz. Egunean Behineko eguneroko galdera sorta erantzun ostean, erabiltzaile horiei Durangoko Azokaren atalean jolasteko aukera agertuko zaie. Bertan emandako erantzunek ez dute eraginik izango aplikazioaren sailkapen orokorrean, baina partaidetzak zozketan sartzea ahalbidetuko die.
Beraz, euskal kulturari zabalpena emateko tresna bat gehiago izango da azaroaren 28tik abenduaren 2ra bitartean martxan egongo dena.
27 aurkezpenen zerrenda kontsultatzeko: Zu non, han DA!