Eroskik eta Durangoko Azokak bost urterako hitzarmena sinatu dute
Eroski eta Azokaren arteko lankidetza honen helburua euskal kultura bultzatzen jarraitzea izango da.
Gaur sinatutako akordioaren bidez, Eroskik euskal kulturari, euskarari eta Durangoko Azokari azken hamarkadetan emandako babesa berretsi nahi izan du, ibilbide historiko honi jarraipena emanez. Hitzarmen hau indarrean egongo da hurrengo bost urteetan.
Nerea Mujikak eskertu nahi izan du Eroskik azken urteetan emandako babesa, eta hurrengo urteetarako konpromisoa mantendu izana nabarmendu du: "Ziurgabetasun handiko garaiak izan dira, eta oraindino ere hamaika erronka ditugu aurrez aurre. Eskertzekoa da benetan Eroski bezala bidaialagunak izatea, euskal kulturak merezi duen bultzada jasotzeko".
Aipatu duenez, Azokak aurrera egiteko behar-beharrezkoa izango da eragile guztion konpromisoa: "Askotan aipatu dugu, Azoka baldin bada, sortzaile, parte-hartzaile, kulturzale, erakunde, herri-mugimendu eta baita babesleei esker izango da. Norabide honetan, ezinbestekoa da Eroski bezalako babesleen laguntza eta konpromisoa. Oso eskertuta gaude".
Horrez gain, hitzarmenean ere Durangoko Azokaren eta Eroskiren arteko lankidetza zehaztu da, eta Eroskik Azokaren zabalkundea egingo du bere establezimenduetan. Gainera, beste urte batez, Eroskik erakusmahaia izango du Landakon.
27 aurkezpenen zerrenda kontsultatzeko: Zu non, han DA!