Gazteriaren eta kulturaren eztanda Durangoko Azokan
Gazte Eztanda ekimenak bigarren edizioa ospatu du gaur, eta gazteriarentzat bereziki prestaturiko ekintzak egon dira.
Gaur Gazte Eztanda ekimenaren bigarren edizioa ospatu da, eta gazteriaren presentzia igarri egin da han eta hemen. Gainera, bazkaria, bingo musikatua eta kontzertuak egon dira antolatuta, Euskarabentura egitasmoarekin elkarlanean. Guneetako egitarauan ere gazteei begirako ekintza ugari izan dira. Adibidez, Izaroren bideoklip estreinaldia, edo Ahotseneako hainbat aurkezpen.
Eukalyptus obraren aurrestreinaldia ere jaso du Durangoko Azokak. Iazko Sormen Bekaren irabazleak, Jon Ander Urresti antzezleak, Szenatokian taularatu du lana. Proiektuak izaera kolektiboa hartu du, hainbat sortzaile batu baitira Urrestiren taldera. Harrera ona izan du aurkezpenak.
Lan erdiak eginda, Durangoko Azokak asteburua du aurretik oraindik, eta jendetsua izatea espero da.
27 aurkezpenen zerrenda kontsultatzeko: Zu non, han DA!