Ikasle Goiza abenduaren 7an ospatuko da aurtengo edizioan

Goiz horretako egitaraua ikasle eta gaztetxoei zuzenduta badago ere, azoka publiko orokorrari zabalik egongo da.

Ikasle Goiza abenduaren 7an ospatuko da aurtengo edizioan

Abenduaren 7ko goizean, Durangoko Azokaren guneetan ikasleei begira antolatutako ekintza sorta egongo da, beti ere kulturaren bueltan. Sortzaileen lana gertutik ezagutu eta tailerretan sormena lantzeko aukera izango dute ikasleek. Egitaraua ikasle eta gaztetxoei zuzenduta egongo bada ere, azoka publiko orokorrari zabalik egongo da.
 

PortaDA erronka

PortaDA erronkan ere parte hartu ahalko dute LH, DBH eta Batxilergoko ikastetxeek (Ikasle Goizera ez datozenek ere bai). Euskarazko liburu eta diskoen portaden irudiak birsortu egin beharko dituzte. LH eta DBH-Batxilergoa kategoriatan banatuta, saria berdina izango da: Musikariak eskoletan programako saio bat. 

Azaroaren 30a izango da erronkan parte hartzeko muga, eta argazkiak hona bidaliko dira: ikaslegoiza@durangokoazoka.eus. 

27 aurkezpenen zerrenda kontsultatzeko: Zu non, han DA!