Ipar Euskal Herriko 17 egitura Durangoko Azokaren 60. edizioan
Gerediagaren eta Euskal kultur Erakundearen arteko lankidetzari esker, Ipar Euskal Herriko egituren hainbat ekoizpen deskubritzeko parada izanen da.
Ororen buru, EKEk plantan eman jarraipen programari esker, Ipar Euskal Herriko egituren presentzia garatzen eta iraunkortzen da urtez urte eta bide batez, Ipar Euskal Herriko euskal kulturari oihartzun gehiago ematen zaio hego Euskal Herrian.
Beraz, 2025ean, 17 egitura edota artista/talde lagunduko ditu Euskal kultur erakundeak azokan parte hartzen:
- Argitaletxeak: Gatuzain, Herrima, Ikas, Maiatz, Zortziko, Euskalzaleen Biltzarra, Elkar
- Diskoetxe edo musika elkarteak: Maider, Usopop diskak, Xutik, Maita Kultura, Elkor, Saroia, Herri Urrats elkartea
- Bestelakoak: Seaska, Ekialdeko Estudioa, Giltzaera
Bestalde, Euskal kultur erakundeak, Durangoko azokaren karietara, aurtengo Iparraldeko disko eta liburu berritasunak bere web gunean bildu ditu, horien artean azokaren 60. edizioan parte hartzen duten egituren lanak baita ere beste batzuenak.
2025ean euskarazko 60 berritasun plazaratu dira:
- 43 liburu
- 14 disko
- 3 bestelako ekoizpen (literatura aldizkari, egutegi, bideo joko)
Azokak iraunen duen lau egunetan zehar, ipar Euskal Herriko 15 artisten edo egituren lanak (liburu, disko edo dantza aukezpenak) aurkeztuak izanen dira azokaren gune ezberdinetan, horien artean Ibawa kolektiboaren Gaua dantza emanaldia.
27 aurkezpenen zerrenda kontsultatzeko: Zu non, han DA!