Konfekoop Durangoko Azokaren babesle izango da

Eragile biek lankidetza hitzarmena sinatu dute, eta horri esker euskal kulturaren aldeko bidelagun izango dira. Nerea Mujikak adierazi du hitzarmen garrantzitsua dela.

Konfekoop Durangoko Azokaren babesle izango da

Nerea Mujikak adierazi du hitzarmen garrantzitsua dela gaur sinaturikoa. “KONFEKOOP-ekin oso eskertuta gaude, hitzarmen honen bidez Durangoko Azokari bultzada emango zaiolako”. Izan ere, euskal kulturaren plaza antolatu ahal izateko, babesleen partaidetza ere beharrezkoa da.

Iñaki Nublak, KONFEKOOP-eko zuzendariak, euskara eta euskal kulturarekiko duten konpromisoa berretsi nahi izan du. “Eguneroko jardunean euskara indartzea eta bultzatzea da gure helburuetako bat, eta horretan dihardugu. Bide batez, Gerediaga elkarteari gure esker ona eman nahi diogu, 1965etik, urtero-urtero, Durangoko Azoka euskalgintzaren abagune eta euskararen eta euskarazko kulturaren erakustoki izateagatik”. Kooperatiben konfederazioko presidente Rosa Lavinen arabera, hitzarmena luzaroan mantentzea nahi lukete. “Ohore handia da KONFEKOOP-entzat Durangoko Azokako kolaboratzaile eta bidelagun izatea, eta espero dugu gaur formalizatzen dugun lankidetza ibilbide luzekoa izatea”, adierazi du Lavinek.

 

 

27 aurkezpenen zerrenda kontsultatzeko: Zu non, han DA!