Néstor Basterretxearen diseinu eta ilustrazioak ikusgai, Durangoko Museoan
Museoko erakusketa 59. Durangoko Azokaren egitarauan kokatzen da, Basterretxeari eskainitako beste ekintza batzurekin batera.
Basterretxearen sorkuntzan hain ezaguna ez den arlo bat erakutsiko du ekimenak: diseinu grafikoarena eta ilustrazioarena. Hain zuzen, 1940ko hamarkadatik 2012ra bitarteko 50 lan baino gehiago aurkeztu, eta horietako asko lehen aldiz erakutsiko dira. Erakusketa lau ataletan antolatuta dago: diseinu grafikoa, ilustrazioak, marrazkiak eta kartelak. Tartean egongo da Durangoko Azokaren 47. ediziorako sortu zuen kartela ere.
Durangoko Azokaren eskertza
Erakusketa 59. Durangoko Azokaren egitarauan kokatzen da, Basterretxeari eskainitako beste ekintza batzurekin batera. Abenduaren 7an esker ona adierazteko ekitaldia egingo da, 10:30ean Talaian (areto nagusian). Egun berean, Katrin Alberdik Basterretxearen sorkuntzari buruzko berbaldia emango du, 12:30ean, Museoan. Gainera, artistaren obran inspiratuz collage tailerra ere garatuko dute abenduaren 5eko Ikasle Goizean.
Bestalde, erakusketak irauten duen artean, hitzaldiak eta bisita gidatuak antolatuko dira Museoan.
27 aurkezpenen zerrenda kontsultatzeko: Zu non, han DA!