Berrio-Otxoa eta Pagasarribide ikastetxeen lanak izan dira sarituak PortaDA! erronkan

Euskal Herriko 30 ikastetxek hartu dute parte Durangoko Azokaren PortaDA! erronkan.

Berrio-Otxoa eta Pagasarribide ikastetxeen lanak izan dira sarituak PortaDA! erronkan

Jolaserako aukera eskaintzeaz gainera, sariak ere jokoan egon dira bi mailatan banatuta: LH eta DBH-Batxilergoa. Epaimahaiak gaur eman du jakitera sariketaren emaitza: Pagasarribide eta Berrio-Otxoa ikastetxeetako irudiak izan dira garaile. Ondorioz, ikastetxe horietara zenbait musikari joango dira emanaldiak eskaintzera, Musikariak Eskoletan ekimenaren eskutik. 

PortaDA! erronkaren bidez, ikasleek euskal kultura hartu eta ematea izan da helburua.

27 aurkezpenen zerrenda kontsultatzeko: Zu non, han DA!