Telefonoak kargatzeko puntuak egongo dira azokan, Euskaltelen eskutik

Aurten ere Durangoko Azokako telekomunikazioen hornitzaile ofiziala izango da Euskaltel.

Telefonoak kargatzeko puntuak egongo dira azokan, Euskaltelen eskutik

“Euskaltelek abiadura handia, kalitatea eta segurtasuna jarriko ditu antolatzaile eta partaideen eskura, 1 Gb/s-ko Interneteko lau konexio simetriko eta 600 Mb/s-ko beste 19 konexioren bidez”, azaldu dute Fundazioko arduradunek. Horretaz gain,  webgune honen erabiltzaileei begira, erabilgarritasun handiko ostatatze-zerbitzua emango du; guztira 2.000 Tb-eko banda-zabalera eskainiko du (2.000.000 Gb), zeina gai baita orri bakoitzean aldi berean 10.000 eskaera jasateko.  Bestalde, azokako hainbat ekitaldi etxetik zuzenean jarraitu ahalko dira, eta streaming bidez igorriko diren eduki horietarako, ia 4 km zuntz optiko ere hedatu ditu euskal operadoreak Landako eta Plateruena espazio fisikoetan. 

Marea Laranja dokumentala

200 ekitaldi inguru jasotzen dituen Durangoko Azokaren egitarauan parte hartuko du Euskaltel Fundazioak, Marea Laranja dokumentalaren emanaldiarekin. Euskaltelek babesturiko txirrindulari taldearen eta haren zalegoaren historia biltzen du ikus-entzunezkoak. Irudienean izango da, abenduaren 8an, 13:30ean. Proiekzioaren aurretik, solasaldia egingo dute Mikel Bizkarra eta Txomin Juaristi txirrindulariekin. Bestalde, filmaren ostean, Marea Laranjaren hainbat kamiseta banatuko dituzte zinema kanpoan.

27 aurkezpenen zerrenda kontsultatzeko: Zu non, han DA!