Zu non han DA!: 27 liburu aurkezpen Euskal Herriko saltokietan

58. Durangoko Azokaren fantasia 88 saltokitara hedatuko da, nobedadeak eskuragarri izanik.

Zu non han DA!: 27 liburu aurkezpen Euskal Herriko saltokietan

Euskal Herri osoko 88 liburu dendak hartuko dute parte egitasmoan, eta azokan egon diren nobedadeak ezagutzeko aukera emango dute.  Gainera, 27 dendatan liburu aurkezpenak egingo dira, abenduaren 11n hasi eta 20an amaituko den aurkezpen-zirkuitoaren barruan.

Idazleek bestelako sortzaileek lagundurik burutuko dituzte aurkezpen gehienak, zitari kutsu kulturala emateko. Liburu aurkezpenei solasaldia, errezitaldiak, ikus-entzunezko emanaldi edota ilustratzaileen lanak zuzenean ikusteko aukera gehituko zaizkie. Tailer formatuan ere izango dira aurkezpenetako batzuk. Gaur hasiko da zirkuitua, bi ekitaldirekin: Irati Garmendiak eta Ane Arzelusek Ortuko bizitza bilduma aurkezteko tailerra eskainiko dute Eibarren, eta Jon Artanok Juana liburuaren berri emango du Urduñan. Datozen egunetan herriz herri izango dira aurkezpenak, eta azkena Iruñean ospatuko da, Joseba Sarrionandiaren eta Santi Leonéren arteko solasaldiarekin, Markos Gimenoren 101 Letrakartel aitzaki lez hartuta.

27 aurkezpenen zerrenda kontsultatzeko: Zu non, han DA!

27 aurkezpenen zerrenda kontsultatzeko: Zu non, han DA!