23. Durangoko Azoka
Bilbon Galeuskaren 5. edizioa egiten ari zirela-eta, Durangok toki berezia egin zien Galiziako, Kataluniako eta Euskal Herriko idazleei. Besteak beste, hiru herrialdeetako idazleek idatzitako liburua aurkeztu zuen Erein argitaletxeak.
Urte hartan, Julene Azpeitiaren (1888-1980) jaiotzaren mendeurrena zela-eta, Durangoko Azokak omenaldia eskaini zion.
Kartelaren egilea Arantxa Lauzirika izan zen.