25. Durangoko Azoka

Abenduaren 6an Euskaldunon Egunkariaren lehen alea kaleratu zuten, eta Durangoko merkatu plazan presente egon zen.

Olerkigintzaren gaia hizpide hartuta mahai-ingurua antolatu zen. Bi olerki errezitaldi aipagarri egin ziren: bata Joxean Artzek eskaini zuen, eta bestea hainbaten artean (Pello Zabaleta, Henriette Aire, Eskarne Aroma eta Jesus Eguzkitza “Eguzki”).

 Horrez gainera, Antton Valverdek eta Xabier Letek kantaldia egin zuten Kurutziaga zineman. Egitarauaren barruan ere, Bizkaiko bertsolari txapelketako finalerdia jokatu zen Ezkurdi Jai-Alai pilotalekuan.

Kartelaren egilea Rodri artista izan zen.

1990 Durangoko Azoka003 2