26. Durangoko Azoka
Hainbat mahai-inguru antolatu ziren edizio hartan. Esaterako, euskal prentsaren eta euskarazko alfabetatzearen egoerak aztertu zituzten jendaurrean. Gainera, nobela beltzak euskal literaturan zeukan eremuaz hitz egin zuten Gotzon Garatek, Xabier Kintanak eta Xabier Olarrak, Xabier Mendigurenek dinamizaturik. Bestalde, Erotika eta euskal literatura izeneko solasaldian parte hartu zuten Amaia Lasak, Ramon Etxezarretak, Edorta Jimenezek, Andoni Egañak eta Aitor Aranak, Hasier Etxeberriak gidaturik.
Nobedadeen artean, Negu Gorriak taldeak Gora herria diskoaren aurkezpena egin zuen 1991ko edizioan.
Ediziorako kartela J. Azurmendik sortu zuen.