42. Durangoko Azoka

Edizioko gai nagusia umorea izan zen, eta sarrera hitzaldia Andoni Agirregomezkortak eman zuen. Umoreari loturiko egitarauaren barruan, adibidez, Kutsidazu bidea, Ixabel filma proiektatu zuten, eta Zakilixuten erakusketa egon zen ikusgai.

Horrez gainera, azokan, Eva Forest, Jesus Atxa eta Salvador Solaegi gogoratzeko ekitaldia ere egin zuten.

Euskal Idazleen Elkartearekin eta Ertoba euskal georgiarren elkartearekin elkarlanean, Georgiako literatura izan zen gonbidatua.

Argizaiola Maiatz elkarteari eskaini zion Gerediagak, Ipar Euskal Herriko euskarazko literatura argitaratzen eginiko ekarpenagatik, eta Luzien Etxezaharretak jaso zuen haien izenean.

Kartela Igotz Ziarreta diseinatzaileak sortu zuen. Lehiaketa bidez hautaturiko lehen kartela izan zen.

larunbata 4 095 copia (Copy)