LaburmetraDA!Ziklope (Xabat Lertxundi), Hatsa (Josu Ozaita Azpiroz), Planetagatik (Eneko Muruzabal), Erreka zoko hortan (Ekaitz Bertiz, Kimuak katalogoarekin elkarlanean), Ultramarino (Maren Zubeldia eta Silvina Guglielmotti)

Film emanaldia

1) Ziklope: Cristina ez dago ongi, baina ez senarrak dioen desorekagatik. Hautsita dago familiako sekretu izugarri bat aurkitu duelako. Min guztiaren erdian, Cristinak indarrak biltzen ditu euren bizitzak izorratu dituen egiazko ziklopeari ausardiaz aurre egiteko. 2) Hatsa: egurra hilda dago eta txondorrean berpizten da. Hatsa hartzen du, lurruna, usain indartsua, arnasaldi sakona. Desagertzear dagoen izpiritua da, zapore eta ke forman. Arbasoen bizimodua, mendiarekin batera lan egiteko aukera. Eta ikusezin den arima hori, zure gorputzean sartuko da. Gure mendietara eramango zaitu, eta kez inguraturik, eraldaketa bat sentituko duzu. Momentu horretatik aurrera, ikatz guztiak ez direla berdinak ohartuko zara. 3) Planetagatik: Mario zientzialaria da eta esperimentuak egiten ditu elikagaien ikerketako zentro aurreratu batean, Karla lankidearekin batera. Langileentzako ingurumen-politika berriak jasanezinak bihurtzen direnean, Juanarenera (bere nagusia) joango da.

Abenduak 7

20:00 - 21:00

Irudienea – Zugaza

Loading…
Loading the web debug toolbar…
Attempt #