Joxe Azurmendiri aitortza ekitaldiaJakin Fundazioa eta zenbait sortzaile
Ikuskizuna
Joxe Azurmendi pentsalari, idazle eta euskaltzaleari aitortza egiteko ekitaldia izango da, Jakineko kideen eta hainbat artista lagunen eskutik. Berari eskainitako Jakin aldizkariaren azken zenbakia izango du abiapuntu, Jakin 269-270. Zergatik eta zertarako Joxe Azurmendi. Horrekin batera, hainbat poetak Azurmendiren Manifestu atzeratua errezitatuko dute, Miren Narbaizak musikaz eta Ainara Lasak irudiz jantzita.