Ahotsenea Musika
Euskaraz sortzen eta plazaratzen duten musikarientzako plaza da
Parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dira:
- Euskaraz sortutako lanak izatea.
- Azoka egiten den urtean kaleratutakoak izatea.
- Azokan salgai edo erakusgai egon behar da (formatua edozein dela) .
Gogoan izan ez direla kontzertuak, aurkezpenak baizik. Ahotseneako kide batek aurkeztuko du saio bakoitza, galdera eta guzti. Guztira, 25 minutuko aurkezpenak izango dira. Ez da onartuko euskara ez den beste hizkuntza batean aritzea.
Lekua: Plateruena.
Proposamenak aurkezteko azken eguna: URRIAK 5