Berbagailua

Euskarazko bideopodcasten gunea da. Jendaurrean eginiko solasaldien grabaketak barne hartuko ditu.

Solasaldien ardatz modura Durangoko Azokan aurkezturiko lanak hartu beharko dira kontuan, kultur gaietan sakondu ahalko den arren. 30 eta 60 minutu arteko saioak izango dira. Bideopodcasta grabatzeko baliabide teknikoak Durangoko Azokak ipiniko ditu, eta aurrez kudeaketa koordinatuko du. Saioko gonbidatuen kasuan, hedabide/plataformak kubrituko ditu gastuak, hala badagokio. Podcast esatariak eta gonbidatuak kontuan hartuta, gehienez 4 lagun egongo dira saioan parte hartzen.
 

Emankizuna ez da zuzenean emitituko, eta argitalpen data Durangoko Azokaren eta podcastaren ekoizleen artean adostuko da.
 

Lekua: Madalena plazako ermita

Proposamenak aurkezteko azken eguna: URRIAK 5

Berbagailua 1

Webguneko egitarauan argitaratuko den testua

.jpg ala .png artxiboa eta gehienez 8 Mb