Saguganbara
Haurrak euskal kulturara gerturatzeko gunea da. Urtean zehar haur eta gazte arloan kaleratu edo taularatu diren arte diziplina ezberdinetako sormen lanak ezagutzera ematen ditu.
Saguganbarak euskal kulturaren transmisioan eragin nahi du, haur literaturari eta irakurzaletasunari garrantzia emanez. Horregatik, liburuen aurkezpenak, ipuin kontaketak eta ikuskizunak proposatu ahalko dira.
Lekua: Elkartegia
Proposamenak aurkezteko azken eguna: URRIAK 5