Herrialde ikusezinak
Multibertsoaren teoriak dio, guk ikusten dugun unibertsoaz aparte, badirela beste unibertso paralelo batzuk, infinituak eta dibertsoak, deskubritu gabeak.
Italo Calvinok Hiri ikusezinak liburuan, Marco Polok bere bidaietan ikusitako hiri asmatuak deskribatu zituen. Era berean, Peru Magdalenak, Ilania liburuan, irla txiki eta irudimentsuz jositako herrialde bitxiak ezagutarazi zizkigun. Guk berdin egingo dugu, deskubritu gabeko leku bereziak asmatuko ditugu.
Tailer honetan artefaktu bat sortuko dugu: inoiz ikusi ez ditugun lurraldeak deskribatu eta irudikatuko ditugu; idazketa eta ilustrazioa uztartuko ditugu, sortutako hori, modu berezian tolestutako orri batean islatuz.
Landutako trebetasunak: sormena, irudimena, idazketa, irudigintza, literatur ekoizpena…
Ez da aurretik ikastetxean ezer prestatu behar.
Non: Elkartegian
Saioen ordutegia: 10:00-11:30 / 12:00-13:30
Mailak: LH2 eta LH6