Wikikasi: Erronka digitalen lantegia
Wikikasi Proiektuan oinarritutako lantegia da. Saio honetan, parte-hartzaileek digitalizazioa ikuspuntu kritiko batetik landuko dute, euskaraz eta libreak diren edukiak baliatuta. Zehazki, digitalizazioaren inpaktu ekologikoa landuko da: nondik datoz gailu digitalak? Ze arrasto uzten dute funtzionatzen duten bitartean? Non amaitzen dute?
Jolasaren bidez, gailu digitalen bizitza-zikloa esploratuko da. Hiru geruza edo ataletan banatuko dira edukiak:
1. Aplikazioak, komunikazio azpiegiturak eta energia kontsumoa
2. Osagai fisikoak eta mineralak
3. Zabor teknologikoa
Amaieran, erronka digital honen aurrean ekintzara nola pasa aztertuko dugu.
Lantegi honetan, material fisiko nahiz digitalak erabiliko dira, guztiak Wikipedian eskuragarri daudenak edonorentzat. Curriculumari dagokionez “Teknologia eta digitalizazioa” eta “Pentsamendu autonomoaren eta kritikoaren garapena” irakasgaiekin lotuta dago. Ikastetxean ez da aurretik ezer prestatu beharko.
Non: Landako kanpoaldean
Saioen ordutegia: 10:00 – 11:30 / 11:45 – 13:15
Mailak: DBH2 eta DBH3