Zu non han DA!
Euskal Herriko saltokietan liburu aurkezpenak antolatuko ditugu. Dendariek galdetegi honen bidez eman dezakete izena. Idazleek intranet bidez egin behar dute eskaera.
Azaroaren 16tik aurrera, Durangoko Azoka Euskal Herri osoko liburu saltokietara zabalduko da, 2026ko nobedadeak erakusteko. Dendek azokako bereizgarri bat eta nobedade sorta bat jasoko dute beraien erakusleihoetan jartzeko.
Horrez gain, nobedadeak tokian toki aurkezteko aukera ere emango die saltoki zein autoreei.
Saltokien betebeharrak:
- Egitasmoaren arduradunarekin batera, aurkezpena egiteko egun eta ordu bat finkatzea.
- Aurkezpena egiteko leku apropos bat atontzea.
- Herrian aurkezpena iragartzeko ardura bere gain hartzea (euskarriak antolakuntzak helaraziko ditu)
EPEA (Itxita) :
Irailaren 1etik urriaren 5era.