Bask

Bask

Aburruzaga, Xabi

25€

  • Diskoetxea: DNDiskak
  • Kokapena azokan: Musikaren plaza 033

Deskripzioa

BASK

Bidean etenaldi bat. Atzera begiratzeko modu bat, aurrera egiteari utzi gabe.

Bi urteko bizipenak, etengabeko ikaskuntzan bizi izandakoaren erritmora sortu diren konposizio berriak dira eskuartean dituzunak.

Lan honek gure sustraietatik edaten du, trikititik, eta taupadaka ari den tradizioaren pultsutik.
 
Musika berri baten etengabeko bilaketa da Bask. Ingelesez "gozatu" esan nahi du, musikarekin, sortzearen jolasarekin, tradizioan zerbait berria aurkitzearen pozarekin, bide berri bat marraztearekin eta gehienbat prozesu horiekin guztiekin.

Bi mundu horien artean — eusten didana eta bultzatzen nauena — jaio da disko hau. Zubi bat bezala. Sorkuntza berri bat bezala. Sentitzeko, arnasa hartzeko, eta gozatzeko gune gisa.


Informazio gehiago

  • Urtea: 2025
  • Euskarria: LP
  • Sailkapena: Folklorea, euskal musika