Profilak (Mugetan barrena)

Profilak (Mugetan barrena)

Iturbide, Amaia

14€

  • Argitaletxea: Erein
  • Kokapena azokan: Goienkale 001-008

Deskripzioa

«Profil» hitz polisemikoa albotik ikusitako gorputzaz edota pertsona zein pertsonaia baten ezaugarriez aritzeaz gain, arte, teknologia eta geometriari, gizarte zein hizkuntza gaiei lotuta dago. «Muga» hitzari dagokionez, poema liburu honetan denetariko mugak (mugarriak, mugaldeak, zerumugak, lerroak) eta mugako egoerak agertzen dira. Bestaldetik, muga kontzeptu filosofiko konplexu horietariko bat dugu, artea ulertzeko ezinbestekoa.

Ezpatatik tenplatutako altzairuzko ametsa ateratzen daemaro-emaro,gezitik, bizitzaren soldadu izan nahi duen giza irudia,maskaratik, zutargi gisara biderkatutakogazteluko zaindaria,ezkututik, trostan dabilen bihotza,aiztotik, ezpain erabakiorra.Eta eguneroko zurezko koilaratik, ahoari egokitutakometal zaporeko bakardadea.
Bideoa ikusi

Informazio gehiago

  • Urtea: 2025
  • ISBN: 978-84-91099-88-8
  • Bilduma: Poesia, 51
  • Euskarria: Liburua
  • Sailkapena: Literatura: Poesia eta bertsoa