Maia : ganbara misteriotsua
López, Haizea
15€
- Kokapena azokan: Goienkale 045
Deskripzioa
Artziniegako bihotzean, ezer ez da dirudiena.
Uda honetan, Maiak ez ditu oporrak Bilbon igaroko: amamaren eta aititeren baserrira bidali dute. Han, mendien eta kondairen artean ezkutatuta, gauza arraroak gertatzen hasiko dira. Gauez, kolpeak entzuten dira ganbaratik; haizeak izenak xuxurlatzen ditu eta giltza zahar batek bere barruan magia gordetzen duela dirudi.
Nor dago ganbaran?
Eta zer erlazio dute baserriko gauza arraro guztiek basoko izaki misteriotsuekin (Inguma, Lamia eta Basajaunekin)?
Abentura, misterio eta euskal mitologiaz beteriko istorio zirraragarri honetan, ausardiak, adiskidetasunak eta sekretuek ate zaharrenak irekitzeko gai dira.
Ausartuko al zara Maia-rekin ganbara misteriotsura igotzen?
Informazio gehiago
- Urtea: 2025
- Euskarria: Liburua
- Sailkapena: Literatura: Narratiba (eleberriak eta ipuinak)