La cueva de Errotalde I : un depósito funerario aziliense en el Pirineo navarro
Arias Cabal, Pablo / García Gazólaz, Jesús
18€
- Argitaletxea: Nafarroako Gobernua
- Kokapena azokan: Barrenkale 039
Deskripzioa
Loizuko gizakia funtsezko erreferentzia da Mesolito aldiaren hasiera aztertzeko. 2017an aurkitu zuen Sakon talde espeleologikoak Errotalde I haitzuloan (Erro). Pleistozeno-Holozeno trantsiziorako munduko giza espezie osoenetako bat da, eta Europako hego-mendebaldeko historiaurreko biztanleen hileta-portaeraren lekukotasun berezienetako bat. Monografia honetan, hondar antropologiko garrantzitsu horri eta haren testuinguru arkeologikoari buruz egindako diziplinarteko azterketaren emaitzak aurkezten dira. Ikerketa horiei esker jakin ahal izan denez, Loizuko eskeletoa 21-25 urteko gizonezko bat da, seguruenik indarkeriaz hil zena, duela 11400 urte inguru Pirinioetan bizi zen ehiztari-biltzaile talde bateko kidea. Gorpua haitzuloaren barruko galeria estu eta urrun bateko lurrean utzi zuten, sarreratik 200 bat metrora, burua hosto-pilaketa batean bermatuta. Gorputzaren goiko aldea haitzuloan bertan prestatutako koloragarri gorri batekin busti zen, kanpotik ekarritako hematiteekin, ziurrenik hileta-erritu ezohiko baten zati gisa.
Informazio gehiago
- Urtea: 2025
- ISBN: 978-84-235-3720-4
- Euskarria: Liburua
- Sailkapena: Historia eta geografia
Historia eta geografia gehiago
¡Constitución o muerte! : liberalismo y liberales en Navarra. 1812-1876
12€
«Libros de Cámara del Concejo» : actas municipales de Vitoria (1480-1481)
Zenbait egile
34€
1936
Arruabarrena, Jesús Mari
15€
Al alba : Txiki y Otaegi, los últimos fusilados del franquism
Buces Cabello, Javier
16€
Arrecuelh : istòria de la lenga gascona a Baiona
Pées, André
10€