Euskal gizabidearen emarian
Mentxakatorre Odriozola, Jon / Eizagirre Eizagirre, Andoni
18€
- Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea ; Udako Euskal Unibertsitatea
- Kokapena azokan: Barrenkale 016
Deskripzioa
Kulturak bizitzaren alde egiten duen ekimen eta indar guztia kontuan harturik ere, Mendebaldeko ongizatea teknozientziaren garapenean, ekonomiaren hazkundean eta gozamen hutsaren bilaketan oinarritzen denez, zentzuaren mailako galdera-erantzunen eta pertsonagintzarako balio-sistema moral eta espiritualen lanketa erabateko deskuidoan dago. Are gehiago gurean, Euskal Herrian, zapalketaren eraginez, besteak beste, tradizio propioa ezagutu, zaindu eta lantzeko zailtasuna izanik. Liburu hau pentsabiderako helduleku gutxi batzuk ematera dator, XX. mendeko euskal gizabidearen emarian.
Izan ere, zentzuaren bilaketa loturik egon daiteke fedearen inguruko gogoeta eta eztabaida abstraktuarekin, edo, Barandiaran, Arizmendiarrieta, Azurmendi eta gizabideaz arduratu diren gure tradizioko autoreen sokatik, bizitza praktikoarekin ere bai: sustraiak dituen gizagintzarekin eta herrigintzarekin.
Horregatik, liburu honetan jasotako testuak euskal pertsonagintzan errotutako zentzuaren bilaketak emandako oinarriez ari dira. Iragan hurbilean gurean izan den tradizio humanista eta humanizatzailearen adar batzuei erreparatuz, egileok gogoeta antropologiko, filosofiko eta soziologikoak eskaini ditugu.
Informazio gehiago
- Urtea: 2025
- ISBN: 978-84-8438-939-2
- Euskarria: Liburua
- Sailkapena: Filosofia eta erlijioa
Filosofia eta erlijioa gehiago
56ko belaunaldiaren lorratza euskal pentsamenduan : Arantzazun bizi eta 56ko belaunaldia, Jakin Taldea eta Joxe Azurmendi uda ikastaroak
Eizagirre Gesalaga, Xabier
24€
Denbora bizigarri baterako : ilustrazio erradikal berria eta promesaren denbora
Garcés, Marina
17€
Doaintzari buruzko saiakeraren lorratzean
Zenbait egile
20€
Etxeko leihoak unibertsora : utopiak pentsatzeko marko bat
Garmendia Castaños, Alba
12€