Aurpegiak
Telleria, Amaia
12.5€
- Argitaletxea: Alberdania
- Kokapena azokan: Barrenkale 047-050
Deskripzioa
Lili eta bere familia Izkiberrira joan dira bizitzera, Gasteiztik gertu dagoen herri txiki batera. Gazteak aurre egin beharko dio bere bizitza ingurune ezezagun batean berreraikitzeko erronkari. Institutu berrira egokitzen eta lagun berriak egiten saiatzen da, baina hango biztanleen perfekzio fisikoak zur eta lur uzten du. Lilik berehala ezagutuko du itxura ideal horren atzean dagoen sekretua; appegiak, erabiltzaileei aurpegia eta gorputza iragazkien bidez aldatzeko aukera ematen dieten betaurrekoak.
Irudi berri baten desirak erakarrita, Lili betaurrekoen munduan murgilduko da, hala bere segurtasunik ezak uxatuko dituelakoan. Nolanahi re, laster konturatuko da benetako borroka ez dagoela itxuran, baizik eta gizarteak ezarritako presio estetikoetan. Lilik bere benetako nortasuna onartzen ikasiko du Izkiberrin, bai eta maitasuna ezagutuko ere.
Perfekzioarekin obsesionatuta dagoen mundu batean benetakotasuna bilatzeari buruzko istorio bat idatzi du Amaia Telleria Mujikak.
Informazio gehiago
- Urtea: 2025
- ISBN: 978-84-9868-913-6
- Bilduma: Erria txikota!
- Euskarria: Liburua
- Sailkapena: Haur eta gazte literatura: 12-16 urte
Haur eta gazte literatura gehiago
11 bitxilore
Martos Molina, Marta
15.85€
Agur Karibu
Porcel Expósito, Marian
17.2€
Ehizaldia (Edebe Gazte Literatura saria 2025)
Lozano, David
13€
Familia handia : Everest eta Boole kasua edo nola eraiki buru miresgarrien saga bat
Oliver, Diana
22€
Kobazuloa
Urkiaga Egidazu, Jon Ander
12.9€