Haize begitik

Haize begitik

Ibarguren, Mikel

13.5€

  • Argitaletxea: Susa
  • Kokapena azokan: Barrenkale 042-045

Deskripzioa

Urdina ikusten da liburu honen leiho guztietatik. Itsasoarekin bat egiten duen zeruertza, udatiarrak, polizia argiak eta arrainontziak. Barruan, berriz, zabor-poltsak, iratzargailuak eta labean harrotzen pizzak. Geografia oso konkretu baten begiralekutik, kasik arrozteraino behatzen du eguneroko hurbilena poemotako ahotsak; albisterik gabeko egunak, lankideak eta grebalariak, euria zarra-zarra, maitasuna eta minbizia. Erbesteratu bat atzo arteko etorkizunari galdezka, bai eta zorionari ere. “Eta norabidea balitz eta ez leku bat?”.

Informazio gehiago

  • Urtea: 2025
  • Bilduma: Poesia
  • Euskarria: Liburua
  • Sailkapena: Literatura: Poesia eta bertsoa