Aztitza
Guillan, Oier
17€
- Argitaletxea: Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea (EHAZE) ; Susa
- Kokapena azokan: Barrenkale 042-045
Deskripzioa
Hasierak. Hasierak soilik. Gustukoa dut nola aurkezten diren istorioak, nola ehuntzen diren paisaiak, pertsonaia batzuen bizitzak kokatzeko. Nola hasten diren azaleratzen haien bizitzak ekintzen bitartez. Maite dut une hori zeinean ate bat zabaltzen den, non espektatiba bat sortzen den, non kuriositatea pizten den. Liburuen hasierak irakurtzen ditut, eta korapiloak hasten direnean irakurtzeari uzten diot. Lagunek beren oporrak kontatzen dizkidatenean kontakizunaren erdian komunera joaten naiz. Ez zait interesatzen istorioen bilakaera, haien hasiera baizik. Filmekin berdin. Film guztien lehen ordu erdia ikusten dut, eta gero zinematik ateratzen naiz, aspertzen hasten naizelako, istorio bat garatzen hasi orduko. Interesgarriena ez delako zer gertatuko den, gerta daitekeena baizik. Posibilitateak interesatzen zaizkit. Aukerak. Jakitea beste mundu posible batzuk daudela, horrekin konformatzen naiz. Ez dut gehiagorik jakin nahi.
Informazio gehiago
- Urtea: 2025
- ISBN: 978-84-19570-42-0
- Bilduma: Ganbila
- Euskarria: Liburua
- Sailkapena: Literatura: Antzerkia
Literatura gehiago
Circa ignis : suaren inguruan
Lopez Piña, Antonio
15.9€
Fikziraultzaileak
Kamikaz kolektiboa
12€
Herrenaren promesak
Infinitudrama
12€
Junes Casenave-Harigile : zortzi pastoral berri. Bigarren tomoa
Coyos, Jean-Baptiste
18€
Sabino Arana Iruñerriko Elkanon
Valencia Tirapu, Eduardo
15€