Denok gara (gure arloko) hizkuntza irakasle : arloko alfabetatzea garatzeko oinarriak eta estrategiak
Zenbait egile
5€
- Argitaletxea: Mondragon Unibertsitatea
- Kokapena azokan: Barrenkale 020
Deskripzioa
“Denok gara hizkuntza irakasle!”, horixe askotan eta askori entzuten diogun aldarrikapena. Baieztapen horren baitan, ordea, denok ez dugu irudikatzen egiteko eta ardura bera. Ikasgai guztietan “hizkuntza” landu beharra arlo desberdinetako irakasleen eta hizkuntza irakasleen arteko tira-bira gai ere izaten da sarri askotan. Korapilo horren askatze bidean ekarpena egin nahi dugu eta proposatu arlo desberdinetan “hizkuntza irakasle” izateak zer esan nahi duen, nola lotzen den hori arlo bakoitzeko konpetentzien garapenarekin eta edukien jabetzearekin. Arloetako irakasleek arlo bakoitzeko diskurtsoak
ezagutu eta landu behar dituztela argudiatuko dugu eta ikasleen arloko alfabetatzea sustatu behar dutela. Esku artean duzun liburu honek egiteko horri ekarpena egin nahi dio eta irakasleoi zuen arloetan hizkuntza nola landu asmatzeko oinarriak
eta bitartekoak eskaintzea da gure gogoa. Liburu honetan Euskal Herrian eta nazioartean egindako ikerketak eta praktikak jasoko dira. Eskola eta unibertsitatea elkarlanean jarri dituen bi proiektutatik edan dugu bereziki lan hau egite bidean. Batetik, Arloko alfabetatzeak ikaskuntza sakona sustatzeko duen ahalmena Bigarren Hezkuntzan (ALPHA) proiektua dago. Proiektu hori Euskal Herriko Ikastolen Elkartearekin elkarlanean gauzatu da eta arloko alfabetatzean sakondu dugu, horretarako irakasleen esku-hartzea, materialaren ezaugarriak, zein ikasleen ekoizpenak ikertuz. Bestetik, Elkarhitz proiektua dago. Proiektu horretan EAEko hainbat institutu publikok parte hartu du hiru urteko prestakuntza gogoetatsu prozesu baten,
lehenengo edizioan 19 institutuk eta bigarren edizioan 5 institutuk. Proiektuaren helburua ikasgai desberdinetan elkarrekintza erdigunean jarri eta arloko alfabetatzea nola garatu daitekeen lantzea izan da. Irakasleen praktikak aztertu eta berrikusi dira horretarako.
Informazio gehiago
- Urtea: 2025
- ISBN: 978-84-09-75283-6
- Euskarria: Liburua
- Sailkapena: Gizarte zientziak, hezkuntza eta politika
Gizarte zientziak, hezkuntza eta politika gehiago
Amaieratik hasi : euskal feminismoa, aldaketarako paradigma
Torrealdai Mandaluniz, Naia
12€
Bilbao 12 : una etnografía de un caso único en el fútbol mundial
Vaczi, Mariann
22€
Cecilia G. de Guilarte. Segunda República y Guerra Civil. 1932-1940 : investigación y reflexiones sobre su obra durante la Segunda República y la Guerra civil
Lezamiz Lugarezaresti, Julen
22€
Comunidad, ruralidad y género. Una etnografía en el Valle de Roncal
Barrón Iriarte, Ainara
20€
Derechos humanos = Giza Eskubideak = Human Rights Logros y desafíos = Lorpenak eta erronkak = Achievements and challenges
Gómez Isa, Felipe
50€