Aurrera begira

Aurrera begira

Aria

12€

  • Diskoetxea: Autoedizioa
  • Kokapena azokan: Musikaren plaza 087

Deskripzioa

Marina Landa buru duen Aria taldearen bigarren lan honek izenburuan jasotzen du diskoko abesti guztiak lotzen dituen haria: aurrera begiratzeko beharra. Kontzeptuak hainbat esanahi ditu; espazio fisikoari egin dakioke erreferentzia, baita etorkizunari ere, edota aurrean dugun arazo edo egoerari. Hiru irudi horiek uztartzen dira disko honetan, onarpena, barne-indarra, eraldaketa, norbera izatea eta desira jorratzen dituzten kantetan. Diskoan pop melodiak dira nagusi, pop-rocketik abiatuta elektropop-era iritsi arte, energiaz beteriko doinuetan, taldearen eboluzioaren adierazle.

Letrak, musika eta ahotsa: Marina Landa 
Gitarrak eta ko-ekoizpena: Iñaki Olaskoaga 
Teklatuak: Iñaki Ortego 
Bateria: Ion Larrañaga 
Baxua: Maialen Urretabizkaia 
Ekoizpena: Oriol Flores 
Grabaketa: Ritmos 24/7 
Nahasketa eta masterizazioa: Beñat Igerabide
Bideoa ikusi

Informazio gehiago

  • Urtea: 2025
  • Euskarria: CD
  • Sailkapena: Pop-rock