Nori jarriko dizkiozu gure abestiak?
Naxker
8€
- Diskoetxea: Autoedizioa
- Kokapena azokan: Musikaren plaza 057, 058
Deskripzioa
Naxker taldea 2022ko udan sortu zen Atarrabian. Ordutik, taldeko bost kideak —Atarrabia eta Mendillorrikoak— kontzertuak ematen eta abestiak konposatzen aritu dira etenik gabe. Musikalki, pop eta rock estiloen arteko fusioari heltzen diote, melodia eta indarra uztartuz. 2024ean kaleratu zuten 'Matxenia II' izeneko haien lehen EP-a eta urte bat beranduago, haien bigarren EP-a, 'Nori jarriko dizkiozu gure abestiak?', argitaratu eta aurkezten dabiltza.
Informazio gehiago
- Urtea: 2025
- Euskarria: CD
- Sailkapena: Pop-rock