Abadia : jakintsua eta bere garaia
Sagarzazu Altuna, Iñigo / Barrere Castillo "Tisa", Zuriñe
18€
- Argitaletxea: Elkar
- Kokapena azokan: Artekale 074-081; Barrenkale 059; Musikaren plaza 062-068
Deskripzioa
Anton Abadia (1810-1897) geografoa, astronomoa, hizkuntzalaria, etnografoa eta beste hainbat alorretako aditua izan zen. Egia esan, Abadiak hain zuen jakin-min handia ezen diziplina gutxi egin zitzaion arrotz. Izan ere, usadio zaharreko jakintsua izan zen. Urrutikoa interesatu zitzaion, eta Niloko iturburuak aurkitzea izan zuen bizitzaren ardatz, baina hurbilekoa inolaz ere ahaztu gabe; horren lekuko da euskara sustatzeko egin zuen funtsezko lana. Denboraren poderioz, haren lorpen zientifikoek distira galdu dute, baina haren biografia harrigarria da, Hendaian eraikiarazi zuen jauregia bezain harrigarria. Egun ere hor dago jauregia, Kantauri itsasoari ez ezik, zeruari ere begira. Iñigo Sagarzazuk asmatu du jakintsua bere garaian aurkezten, eta, gainera, oso modu erakargarrian.
Informazio gehiago
- Urtea: 2025
- ISBN: 978-84-1360-530-2
- Bilduma: Bildumaz kanpo
- Euskarria: Liburua
- Sailkapena: Literatura: Biografiak eta saiakera
Literatura gehiago
2023ko-2024ko Gabriel Aresti sariak : XL-XLI. Bilbao Hiria ipuin lehiaketa
Zenbait egile
17€
Amerika eta euskal diaspora euskal literaturan
Barandiaran Amarika, Asier
19€
Amerikanuak
Douglass, William A.
29.5€
Ariadnaren haria : sexua eta generoa hizkuntzaren labirintoan
13€
Biba gorriac! : XIX. mendeko kontuak, Le Reveil Basque astekariak onduak
Murua Uria, Imanol
16€